iz. Paleont. Dinosaurioen ordena bereko narrasti generoa, desagertua jadanik. Belarjaleak ziren genero horretakoak; handienak 20 m ziren luze. Diplodokoaren antzeko bizkarrezurra zuten, baina hura baino sendoagoak ziren. Ameriketan azaldu dira fosil horien aztarnak.