Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bronkopneumonia

iz. Med. Bronkioen eta albeolo ehunen aldi bereko hantura larria.  v  Bi bronkopneumonia mota daude: bronkopneumonia arrunta bata, eta bronkopneumonia tuberkulosoa bestea. Bronkio eta albeolo ehunetan sortzen diren handigunetxoek ematen duten eritasuna bronkopneumonia arrunta da. Oso eritasun arrunta da, sulfaminak eta penizilina asmatu bitartean jende sail handia hiltzen zuena. Pneumokoko, estafilokoko, estreptokoko eta beste hainbat mikrobiok eragiten du gaixotasun hori, hotzaldi bat, gripe bat edo txarranpina harrapatu delako, askotan. Erremedioak alborengoarentzakoen antzekoak dira: gela zabal, aire hezedunetan egon, gehienbat edari elikagaiak baina indargarriak eta aipatu diren sendagaiak hartzea.  v  Bronkopneumonia tuberkulosoa edo berezia, mikrobioen bidez harrapatzen da. Handiguneez gainera biriketako ehunak urratu eta andeatzea ere gertatzen da kasu horretan; Koch baziloaren pozoiak eragiten du gaiztotze hori. Azkar zabaltzen da, handiguneak pilatuz joaten dira eta biriketan zuloak agertzeraino iritxi daiteke. Erremedioak: elikagai indargarriak, rifanpizina, estreptomizina, etab.