Brendel, Alfred
Austriar piano-jotzailea (Wiesenberg, Moravia, 1931). Edwin Fischerren ikasle izan zen eta 1949an Busoni saria irabazi zuen. 1960an Vienako orkestra filarmonikoarekin Salzburgoko jaialdian kontzertu ahaztezin bat eman ondoren, Brendelen karrerak izugarrizko goraldia izan zuen, bakarlari gisa batez ere. Brendel oso perfekzionista da, eta jendaurreko agerraldiak asko neurtu izan ditu. Bere errepertorioa Mozartekin hasi eta Schönbergeraino iristen da. Hala ere, musikagile gustukoenak Schubert, Beethoven eta Liszt ditu.