Belgikar musikagile eta abeslaria (Brusela, 1929 - Bobigny, 1978). Hasieran haren kantuek kristautasun kutsua bazuten ere, geroago gai nagusi heriotza izango zuten protesta kantuei ekin zien (Les Bourgeois, Les Bigotes, Le Moribond, Le dernier Repas).