Breda
Holandako hiria (iparraldeko Brabant), Mark eta Aa ibaien bilgunean. 119.174 biztanle (1986). Brabanteko estiloko eliza. Valkenberg izeneko parke publikoa. XVI. mendeko gaztelua. Eraikuntza mekaniko garrantzitsuak. Metalurgia, ehunak, gai plastikoak, janari industria eta larrukiak. v Historia. Nassau printzeen bizitoki izan zen, baina espainiarren mende gelditu zen 1581. urtean. Bederatzi urte geroago Maurice de Nassauk berreskuratu bazuen ere, Spinola espainiarrak berriz hartu zuen 1625. urtean (Velazquez pintorearen Bredako errenditzea koadroan ageri dena). 1813. urtean Frantziaren esku gelditu zen. Alemaniarrek 1940. etik 1944. urtea arte eduki zuten beren mende. v Bredako konpromisoa. Hitzarmen honen bitartez kalbinistek Margarita de Parma Holandako erreginari erlijio aniztasuna onartzea eta inkisizioa ezabatzea eskatu zioten (1566). v Bredako aldarrikapena. Ingalaterrako Karlos II.ak Bredan argitaratutako testua (1660). Testuaren arabera erregeak amnistia agindu eta Ingalaterrako parlamentariek 1641. urtean eginiko eskaerak onartu zituen. Bredako aldarrikapenaren ondorioz Karlos II.ak Ingalaterrako errege izaten jarraitu zuen. v Bredako ituna. Ingalaterra, Frantzia, Holanda eta Danimarkaren artean sinaturiko ituna (1667). Itun honen ondorioz Ingalaterraren eta Holandaren arteko itsas gerra amaitu zen (1665-1667).