Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bratislava

(Hungarieraz, Poszony, Al. Pressburg) Txekoslovakiako hiria eta Sartaldeko Eslovakiako hiriburua, Danubio ibaiaren ezkerraldean, Austria eta Hungariako mugetatik hurbil. 401.000 biztanle (1984). Txekoslovakiako bigarren hiria da. Burdinbide eta errepide sare garrantzitsua. Aireportua. Unibertsitatea.  v  X. mendeko gaztelua, 1811. urtean erre eta berriztatu zutena, XV. mendeko udaletxea (egun museo bihurtua) eta XIII. mendeko eliza gotiko ugari. Bratislava, ibai portua izaki, oso merkatu garrantzitsua da, bertatik banatzen baitituzte eskualderako janari eta industria gaiak. Industriaren garapena berria da: petrolio findegiak, metalurgia, mekanika, industria kimikoa, zapatagintza eta janari industria. Ehun industria oso zaharra da.  v  Historia. X. mendean sortua, Bratislava, Pressburg izenpean, habsburgotarren Hungariako hiriburua izan zen turkiarrek Buda hartu ondoren (1541).