Brahmaputra ibaia
India, Bangladesh eta Tibeteko ibaia (2.880 km). Tibeteko goi-ordokian jaio (Tsang Po izenaz) eta Yunnaneko arroilak, Assam eta Bangladesh zeharkatu ondoren Bengalako golkoan isurtzen du ura, Ganges ibaiarekin batera delta handi bat eratuz. Ontziz ibil daiteke 1.300 km-tan. Munduko ibai emari handienetakoa du. Eurite handiko lurraldeak zeharkatzen dituenez gero, askotan gainezka egin eta uholde ikaragarriak sortzen ditu.
- Brahe, Tycho
- brahma
- brahman
- Brahmana
- brahmanismo
- Brahmaputra ibaia
- Brahms, Johannes
- brahui
- Braila
- Braille, Louis
- brakial