brahmanismo
iz. Erl. Indiako jatorrizko erlijioa, bedismotik sortua. Bertan sortu diren gainerako erlijioek, hala nola budismoak edo jainismoak, brahmanismoaren funtsezko gunea errespetatzen dute. Bi jarrera nagusi ageri ziren brahamanismoan: tradizionala, erritu zalea eta panteista alde batetik, eta jainko bakar eta pertsonalaren aldekoa, monoteista, bestetik. Brahmana eta Upanisad-etatik aurrera, brahmanen kastaren nagusitasuna finkatu zen. Indian brahmanismo hitza brahmanen eragina eta berau justifikatzen duen dotrina izendatzeko erabiltzen da.