Braille, Louis
Irakasle eta organo-jotzaile frantsesa (Coupvray, Seine-et-Marne, 1809 - Paris, 1852). Hiru urte zituela itsu gelditu zen. Parisko hainbat parrokiatako organo-jotzailea izan ondoren, itsuen erakunde bateko irakasle izendatu zuten. Bertan egun indarrean dagoen erliebezko puntuen bitarteko idazkera bat asmatu zuen. Sistema berria musika idazkerari ere egokitzen jakin zuen.