Bontempelli, Massimo
Italiar idazlea (Como, 1878 - Erroma, 1960). Hainbat literatura genero landu zituen; bere lanean XX. mendeko Italiako literaturaren joera nagusiak islatzen dira. Lehen poemetan forma klasikoak erabili zituen, baina ondokoetan magia eta eguneroko bizimodua elkartu nahia azaltzen du. Hala, Landolfirekin eta Buzzatirekin batean errealismo magikoa aldarrikatu zuen. Bontempellik elementu fantastikoez gainera umorea azaltzen du eleberri anitzetan: Il figlio di due madri (1929), Vita e morte di Adria e dei suoi figli (1930), Gente nel tempo (1937). Egin zituen antzerki lanak ere, metafisikaz eta poesiaz kutsatuak, giro fantastikoan kokatuak daude: Nostra Dea (1928), Nembo (1938).
- Bonnet, Charles
- Bonnington, Richard Parkes
- bono*
- bonpo
- bonsai
- Bontempelli, Massimo
- bontzo
- bonu
- Bony, Jean
- Boole, George
- Boone, Daniel