Boone, Daniel
Estatu Batuetako kolonizatzailea (Reading, Pennsylvania, 1734 - Saint Charles, Missouri, 1820). 1769. urtean, orduan hutsik zegoen Kentucky hirian Boonesborough izena eman zion lehen egoitza iraunkorra eraiki zuen. Estatu Batuetako gobernuak egoitza kendu zionean, etxola bat altxatu zuen Missouri ibaiaren ertzean. Daniel Boone elezaharretako pertsonaia bihurtu zen Fenimore Cooper idazleari esker.