Bonnington, Richard Parkes
Pintore ingelesa (Arnold, Nottingham ondoan, 1802 - Londres, 1828). Frantzian hezia, Grosen ikaslea izan zen eta Delacroixen laguna. 1825ean Londresa joan zen Delacroixekin, eta Turneren estiloak eragin bizia izan zuen beregan. Gero, 1826. urtean, Veneziara joanik, distira handiagoa ezarri zuen bere koadroetan: Veneziako ikuspegia. Erdi Aroa gaitzat duten lanetan Veneziako pintoreen eragina nabarmena da: Frantzisko I.a eta Nafarroako erregina. Sortaldeak ere erakarri zuen: Odaliska palmondoen azpian (1827). Ikuspegietan ere gailen ageri da: San Marko plaza, Versalles parkea. v Eragin handia izan zuen ikuspegia pintore frantsesetan eta inpresionisten aitzindari urrun gisa har daiteke. Oso denbora gutxian (26 urterekin hil baitzen) sentikortasun guztiz pertsonala erakutsi zuen ikuspegiarekiko.
- Bonn
- Bonnard, Pierre
- Bonnat, Léon
- Bonnefoy, Yves
- Bonnet, Charles
- Bonnington, Richard Parkes
- bono*
- bonpo
- bonsai
- Bontempelli, Massimo
- bontzo