Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bonaparte, Pauline

Napoleon I.aren arreba (Aiacciu, 1780 - Florentzia, 1825). Leclerc jeneralaren alarguna, Camilo Borghese printzearekin ezkondu zen 1803an, baina berehala bereizi zen harengandik. Napoleonek Guastallako dukesa egin zuen 1806an. Anaia Napoleoni leial beti, berarekin bizi izan zen Elba eta Santa Helena uharteetan.