Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bonbai

Indiako sartaldeko hiri eta portua, eta Maharastra estatuko hiriburua. Indiako bigarren hiria da jende kopuruari dagokionez; 8.227.000 biztanle (1981). 1857. urtean sorturiko unibertsitatea. Nazioarteko aireportua. Indiako industriagunerik garrantzitsuenetakoa da: ehunak (Indiako lehen ekoizlea), kimika eta mekanika industriak, petrolio findegiak, larrugintza eta janari industria. Sartu-irten handiko portua (15.000.000 tona 1972. urtean), Indiako lehena da, bai arrantzari dagokionez bai eta esportazioari dagokionez ere.  v  Historia. Musulmanek konkistaturiko herria, portugaldarren esku geratu zen 1534. urtean. Braganzako Katalina eta Ingalaterrako Karlos II.aren ezkontzaren ondorioz, Ingalaterraren mende geratu zen 1661. urtean. 1668.an Karlos II.ak Indietako Konpainiaren esku utzi zuen. Harrezkero ekonomia aurreramendu handia izan zuen. 1783. urtean Ingalaterraren agintepean gelditu zen berriro ere.  v  Bonbai estatu zaharra Maharastra eta Gujarat estatuen artean banatu zen 1960. urteko maiatzaren 1ean.