Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bonaparte, Luis

Napoleon I.aren anaia (Aiacciu, 1778 - Livorno, 1846). Napoleon I.aren laguntzailea Italiako eta Egiptoko ekinaldietan, Holandako errege izendatu zuten 1806an. Bere mendekoen interesak ez ukitzearren, ez zuen behar bezala bete anaia enperadoreak agindutako kontinenteko blokeoa (Blocus continental) eta 1810. urtean agintetik kendu zuten. Luis Napoleon, Napoleon III.aren aita izan zen.