Bonaparte, Lucien
Napoleon I.aren anaia (Aiacciu, 1775 - Viterbo, 1840). Bostehunen Kontseiluko lehendakaria izan zen; parte hartu zuen Brumario 18ko estatu-kolpea prestatzen eta funtsezkoa izan zen estatu-kolpeak aurrera egin zezan. Barne Ministroa (1799), Enbaxadore Espainian (1800), Frantziako Tribunat biltzar bereziko lehendakaria izan zen 1802tik aurrera. Napoleonen gehiegizko ahalmenaren aurka agertu ondoren, Erromara jo zuen eta gero Caninon hartu zuen egoitza, bertako printze bihurtuz. Louis-Lucien Bonaparte printze eta euskararen ikertzailearen aita izan zen. Bere oroitzapenak biltzen dituen liburu bat idatzi zuen.