Boltzmann, Ludwig
Austriar fisikaria (Viena, 1844 - Viena, 1895). Gasen teoria zinetikoaren sortzaileetako bat. 1868an Maxwell-en banaketa-legea frogatu zuen eta entropia nozio abstraktuaren azalpena eman zuen probabilitatearekin erlazionatuz eta termodinamikan sartuz (1877). Gorputz beltzaren emisio ahalmen osoa tenperatura laugarren berredurara jasotzen dela frogatu zuen bere teorietan; lege hori aurrez Stefan-ek aurkitu zuen esperientzia bidez.