Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bolumen

iz. Gorputz batek betetzen duen espazioa. || Ahotsaren, soinuaren intentsitatea.  v Ahotsaren edo beste soinu batzuen intentsitatea.  v  Bolumen atomikoa. Elementu baten pisu atomikoaren eta dentsitatearen arteko erlazioa.  v  Bolumen espezifikoa. Gai baten masa unitateak halako presio eta tenperatura jakin batean betetzen duena.  v  Bolumen kritikoa. Gas gramo batek tenperatura eta presio kritikoan betetzen duen bolumena.  v  Bolumen molekularra. Gas molekula-gramo batek betetzen duena; gas guztientzat antzekoa da tenperatura eta presio baldintza berdinetan aurkitzen badira. 760 mm merkurio eta 0° C-an, perfektu deitzen diren gas guztientzat 22,41 litrokoa da.  v  Bolumen sistolikoa. Anat. Ezkerreko bentrikuluak uzkurtzen den bakoitzean kanporatzen duen odol kopurua.  v  Globulu bolumena. Eritrozito edo globulu gorriek 100 cm3 odoletan hartzen dutena.