boltxebike
iz. Pol. Boltxebismoaren araudi politikoak onartzen dituena; izen hori zeraman alderdi politikoko partaidea. v (Eusk. «Gehiengoaren aldekoak») Leninen aldeko kideek langileen alderdi sozialdemokrataren II. Kongresua (1903) irabazi ondoren mentxevike (Eusk. «Gutxiengoaren aldekoak») galtzaileengandik bereizteko hartu zuten izen hori. 1905eko iraultza saioak porrot egin eta gero, bi joeren arteko gatazka areagotu zen, Plekhanov Leninengandik bereizi zen eta 1912an boltxebikeek alderdi berria, alderdi komunista, sortu zuten, Lenin buru zela. 1917ko martxoko iraultzaren ondoren, boltxebikeak erabat nagusitu ziren, eta Urriko Iraultza boltxebikeek egin zuten nagusiki.