Boltwood, Bertram Borden
Estatu Batuetako fisikaria eta kimikaria (Massachusetts, 1870 - Hancock Point, 1927). Erradioaktibitatearen ikerketan aritu zen batez ere. Osagai berri bat aurkitu zuen, ionio izendatu zuena, baina geroago osagai hori torioaren eratorria zela konturatu zen. Beruna beti uranioan aurkitzen dela ere frogatu zuen. Lur geruzen adina zehazteko, uranioaren gangetan dagoen berun kopurua eta horren desintegrazio kopurua kalkulatzea nahikoa zela argitu zuen. Gehiegizko lanaren ondorioz, depresio sakon bat izan zuen eta azkenik bere burua hil zuen.
- boliviar
- bolometro
- Bolonia
- Bolshoi
- Bolton, John Gatenby
- Boltwood, Bertram Borden
- boltxebike
- boltxebismo
- boltzina
- Boltzmann, Ludwig
- bolu