boikot
iz. Pertsona, nazio… batekiko harremanak etetea, helburu politikoez edo protesta bide gisa. v Charles Boycott —hortik baitator izena— britainiar funtzionaria zen eta Erne konderriko (Irlanda) intendentea. Hango kolonoekin izan zuen jokamolde gogorragatik itsuskeria handiak egin zizkioten aziendan eta salmentetan. Presiobide politiko aski ohiko bilakatu da, batez ere, nazioarteko harremanetan.