Estatu Batuetako hiria eta Idaho estatuko hiriburua, Snake ibaiaren mendebalean dagoena. 102.160 biztanle (1980). Ipar eta sortaldeko mendiek babesten dute, eta eguraldi gozoa du. Merkatari eta industriagune garrantzitsua. 1862. urtean urrea aurkitu zuten bertan.