Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

boilur

iz. Bot. Tuberalen ordenako onddo askomizeteei ematen zaien izena. Erraboilen itxurako gorputza dute. Haritzen, arteen eta beste zuhaitz gazte batzuen inguruetan aurkitzen dira. Mota ugari daude, guztiak oso preziatuak sukaldaritzan. v Neguko boilurra. Iluna da, biribil antzekoa (Tuber brumale). Italian, Frantzian eta Alemania hegoaldean aurkitzen da.  v  Udako boilurra. Aurrekoaren antzekoa, Europa erdialdean egoten dena (Tuber aestivum).