boiardo
iz. Eslaviar herrialdeetako eta, batik bat, Errusiako handikia. Kiev-en, antzinako Errusian, printzearen goi mailako segizioko partaideak ziren bioardoak. Moskovian indar handiagoa eskuratu zuten, batzarrean parte hartuz, estatuko arazoetan ere sartu baitziren. v 1533-1547 bitartean beren esku izan zuten Errusiako agintea, Basilio III.aren heriotzarekin hasi zena.