Bocherini, Luigi
Italiar musikagilea (Lucca, 1743 - Madril, 1805). Biolin-jotzaile bikaina izan zen. Frantzian eta Alemanian zehar ibili zen Madrilen Don Luis infantearen zerbitzuan gelditu aurretik (1769). 1787. urtean Berlina jo zuen, bertan errege-aretoko musikagile titulua eman baitzion Friedich Wilhelm II. erregeak. Lan ugari utzi zuen idatzirik, estilo klasikoan gehienak: sinfoniak, kontzertuak, ganbera musika eta erligiosoa.