Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bobsleigh

iz. Kirol. Gida sistema eta frenoak dituen trineoa. Izotzezko pistetan erabiltzen da batez ere. Trineo honen bidez egiten den kirolari izen bera ematen zaio. Pistak aldapetan egoten dira, eta ez dira zuzenak izaten; 1.500-1.800 m bitarteko luzera izaten dute pistek. Bi edo lau pertsonaz egoten dira osatuak taldeak; talde bakoitzak lau aldiz jeisten du pista eta denboraren arabera mailakatzen dira.