Blondin, Antoine
Idazle frantsesa (Paris, 1922 - Paris, 1991). “Husarrak” deiturikoen belaunaldikoa. Bere garaiko gertakari eta pertsonaiei begirada umoretsua eta samurra eskaini zien bere obran: L’Europe buissonnière (1949, Sastraka arteko Europa), Un singe en hiver (1959, Tximino bat neguan). Aipatzekoak dira Frantziako Itzuliaren inguruan idazten zituen kronika bitxiak ere.