blokeo
iz. Pol. Herrialde batek edo gehiagok beste herrialde bat bakartu nahiez hartzen dituzten neurrien multzoa. Blokeatu nahi den herrialdearen politika aldatzea edo nazioarteko erabakiren bat hausteagatik zigortzea izaten du helburu blokeoak. Gehienetan ekonomiari dagokio blokeoa; ekonomia harremanak eteten zaizkio blokeatu nahi den nazioari eta gainerantzeko herriekin harremanak izateko oztopoak jartzen. Ezagunak dira Kubaren kontra AEBk ezarritako blokeoa, UNOk (Nazio Batuen Elkarteak) Rhodesiaren kontra egindakoa edo AEBk proposatuta UNOk Iraken kontra aldarrikatua.