Bloomfield, Leonard
Estatu Batuetako hizkuntzalaria (Chicago, 1887 - New Haven, 1949). Estrukturalismoaren lehen ordezkaria AEBetan. Indoeuropar hizkuntzen fonologiari eta morfologiari buruzko lanak egin zituen, eta Language aldizkariaren zuzendari izan zen. Language (1933) da halaber Bloomfielden lan nagusiaren izenburua; horixe izan da AEBetan 1955era arte nagusi izan den hizkuntzalaritza deskriptibo, induktibo eta funtzionalaren liburu klasikoa. Bloomfieldek Sapir-en eragina aitortu du, eta bere maisuak bezala Ameriketako indiarren hizkuntzak izan ditu aztergai hainbat lanetan. 1939an Zientziaren alderdi linguistikoak argitaratu zuen.