Blondel, François
Matematikari, ingeniari, arkitekto, teorigile eta diplomatiko frantsesa (Ribemont, 1618 - Paris, 1686). Zientzia eta literatura ikasketak amaitu zituenean diplomazia lanetan jardun zuen, Egipto eta Kontastinoplan, batez ere. Antilletako gotorlekua eraiki zuen 1666. urtean. Zientzia Akademiako kidea izan zen eta Arkitekturaren Erret Akademiaren sortzaileetariko bat izan zen (1671). Berak eraiki zuen, erromatarren ereduei jarraituz, Parisko Porte Saint-Denis garaipen arkua (1671-1672). Dogma klasikoko teorigile honek klasizismoa eta Errenazimentuko Italiako arkitektura sustatu zituen, italiar barrokoa alde batera utziz.