Blanco-Amor, Eduardo
Galiziar idazlea (Ourense,1905 - Vigo, 1979). Poesia landu zuen 1936 arte: Romances galegos (1928), Poema en catro tempos (1931). Argentinan eleberri bat eta zenbait antzerki argitaratu zituen gaztelaniaz. Geroago kontalari bikain gisa agertu zen. Ipuin liburuez gainera, eleberriak idatzi zituen: A esmorga (1959), bizitzaren lekukotza garratza, gero gaztelaniaz La parranda izenburuarekin agertua; Os biosbardos (1962), haurtzaroko giroan kokatua, osagai errealista eta erromantikoak nahasian biltzen dituena. Galegozko antzerkirako funtsezko ekarria da Blanco-Amorena: Farsas pra títeres (1973), Teatro pra a xente (1974).