Blanco, José
Bizkaitar idazlea eta artista grafikoa (Barakaldo, 1965). Txikitan hasi zen poemak zirriborratzen, baina batez ere Filologiako ikasketak egin eta Barakaldoko literatura tailer batean parte hartu ondoren hasi zen buru-belarri idazten. Bere lehen bi poema bildumak, Las obras de la mar. Las obras del amor (1992) eta Cuaderno de bitácora (2000), sari bana jaso izanari esker argitaratu ziren: “Arcipreste de Hita” nazioarteko poesia saria, batetik, eta “Mariano Roldán” poesia saria, bestetik. 1997an Canción triste de Europa argitaratu zuen, berak sortutako abesti eta obra grafikoarekin batera. Bereak dira Mira mi corazón preso en el ámbar de los instantes eternos (2005) eta Las nubes (2006) poema liburuak ere. José Blancoren obra (bai poetikoa, bai grafikoa) hainbat antologiatan eta aldizkari eta argitalpen espezializatutan jasoa izan da. 1999. urteaz geroztik, Metamorfosis aldizkariaren koordinatzailea da.