Blanchot, Maurice
Idazle frantsesa (Quain, Saône-et-Loire, 1907). Eleberrirako eta kritikarako bide berriak urratu nahiz, Blanchot-ek muga-mugako gaia erabili du bere lanetan, heriotzarena alegia. Hala, Thomas l’Obscur (Thomas iluna, 1941, 1950), Aminadab (1942), Le Très-Haut (Garaia, 1948), L’Arrêt de mort (Herio geldialdia, 1948), Celui qui ne m’accompagnait pas (Nerekin ez datorrena, 1953) eta Le Dernier Homme (Azken gizona, 1957) lanetan hizkuntza bakuna eta zaila, gardena eta enigmatikoa sortzen du, idazlearen gogoa ongi irudikatzen duena. Bere azkeneko lanetako batek, L'Écriture du désastre (1980, Desastrearen idazketa), garrantzizko eragina izan zuen abangoardiako frantses literaturan, Nouveau romanetik hasi eta Tel Quel talderaino. Geroago, 90 urte pasata, eta bere ohiko bakardadetik, 1999ko maiatzean beste liburu bat argitaratu zuen, Nire heriotzaren unea. Argiaren eromena.