Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Blanchard, Jaques

Frantses pintorea (Paris, 1600 - Paris, 1638). Nicolas Bollery, bere osaba, izan zuen irakasle lehenik eta ondoren Horace Le Blanc-en tailerrean sartu zen. Italian bizi izan zen eta han beretu zituen Veneziako pintore handien ezaugarriak; Frantziako Tiziano izena eman zitzaion. Tizianorengan eta Veneziako pintoreengan bezala kolore difuminatuak, epelak, itzalaren eta argitasunaren arteko kontrasteak, pertsonaia lirainak (emakumeak bereziki) ageri dira bere lanetan, baina Fontainebleauko eskolako irudien eragina ere nabari da. Hogeita hiru irudi eta hiru marrazki egin zituen, Cimon eta Ifigenia, San Jeronimo, Angelica eta Medor besteak beste.