Birminghan
Estatu Batuetako hiria, Alabama estatuan. 284.413 biztanle. Hirialde osoak 847.487 biztanle ditu (1980). Estatu Batuetako hegoaldeko industriagunerik garrantzitsuenetakoa da. Hiritik oso hurbil ikatz eta burdin mea handiak daude. Burdingintza, ehunak (kotoia), industria kimikoa eta janari industria dira bertako ekonomia jarduera nagusiak.