Birobidjan
Sobiet Batasuna zeneko estatu autonomo ohia, Sobiet Batasuneko ekialde muturrean, Amur eta Sungari ibaien lotunean (Errusia errepublikan). 36.000 km2 eta 204.000 biztanle (1984). Hiriburua: Birobidjan. 1934an juduen estatu bihurtu zen eta egun Khabarovsk lurralde barnean dago. Zur ustiapena. Meatzeak (kobrea eta burdina). v Historia. Hiria eta estatu autonomo ohia 1934an egin zen hiri eta estatu autonomo, Errusiatik egotziriko juduak eta aberrigabeak biltzeko.