Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Birmingham

Ingalaterrako hiria eta Sortaldeko Midlands konderriko hiriburua, Rea ibaiaren ertzean. Britainia Handiko bigarren hiria da jende kopuruari dagokionez. 1.013.366 biztanle. (2.635.000 biztanle inguruko auzoetakoak baturik). Europako industriagunerik handienetakoa da. XVIII. mendean hasi ziren Birmingham inguruko arro aberatsetako ikatzarria erabiltzen. Garai horretan hiriak aurreramendu ekonomiko handia izan zuen. XIX. mendean bertako burdina amaitu egin zen, eta lehengaia Suediatik inportatzen hasi ziren. Hori zela eta, egiten zituzten gaiak garestiagoak ziren eta horren aurka borrokatzeko gai landuak ekoizten hasi ziren. Egungo ekonomia jarduera oso zabala da: metalurgia astuna eta fundizioak, armagintza, elektronika, burdinbide gaiak, automobiletako motorrak (Austin), gai kimikoak, plastikoak, kautxu sintetikoa, pneumatikoak, etab.  v  XVIII. mendeko katedrala du eta kulturagune garrantzitsua da (unibertsitatea, museoak eta liburutegia).