Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Biafra

Nigeria errepublika federaleko ekialdeko lurraldea, Gineako golkoaren ertzean. Hiru estatu federalek osatzen dute: Rivers (hiriburua: Port Harcourt), Central-Eastern (hiriburua: Enugu) eta South-Eastern (hiriburua: Calabar). 76.364 km2 eta 12.394.462 biztanle. Biztanleriaren gehiena ibo arrazakoa da.  v  Biafran daude Nigeriako ikatz, gas eta petrolio hobirik garrantzitsuenak.  v  Historia. 1967. urteko banakuntzaren eta Biafrako burujabetasunaren aldarrikapenaren ondoren, gerra zibila hasi zen eta 1970ean amaitu zen; Biafraren beregaintasunaren aldekoek galdu zuten gerra.