Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bertrand

Lapurdiko bizkondea (1124-1169). Orti Gartzeitz Arberoako bizkondearen Atharesa alabarekin ezkondu zen eta, hortaz, Arberoa eta Lapurdi bateratu ziren. Aragoi eta Nafarroako Alfontso I.a erregeak Baiona setiatu zuen 1130ean eta Bertrandek bertako ateak zabaldu zizkion sar zedin. 1169an hil zen eta Lahouzeko monasterioan lurperatu zuten. Bost seme-alaba izan zituen.