Bertolucci, Bernardo
Zinema zuzendari italiarra (Parma, 1941). Attilio Bertolucci poetaren semea. Pasolinirekin elkarlanean egin zituen bere lehenengo lanak. Zuzendu zuen lehen filma La comare secca (Atso lehorra, 1962) da. Bere bizitzako zenbait gai (gurasoekiko maitasuna, haurtzaroa) eta obsesio pertsonalak oinarri dituen estilo berezia moldatu du; bertan erromantizismoa, kritika soziala, opera eta nouvelle vague frantsesaren izpiritua biltzen dira. Haren filmetariko batzuk: Prima della rivoluzione (Iraultza aurretik, 1964), Partner (1969), Il conformista (Konformista, 1970, La strategia del ragno (Armiarmaren estrategia, 1970), Last tango in Paris (Azken tangoa Parisen, 1972), Novecento (1976), La luna (Ilargia, 1979), La tragedia d’un uommo ridicolo (Gizon barregarri baten tragedia, 1981), Last Emperor (Azken Enperadorea, 1987; 9 Oskar jaso zituen), Sheltering sky (Zeru babeslea, 1990), Little Buddha (1993), Stealing Beauty (1996), Besieged (1999).