Bertran de Born
Perigordeko trobalaria eta Hautefort-eko jauna (1140 inguruan - Dalon abatetxea, 1215 inguruan). Liskarti eta sesio eragile hutsa zen nonbait. Ingalaterrako Henrike II.aren eta Proventzako aitonen-semeen arteko gerran sartu zen. Joan Lurgabearen alde aurrena eta gero Rikardo Lehoi-Bihotzen alde borrokatu zen. Bertranen olerkietan gatazka politiko horiek islatzen dira. Haren lanetik berrogeiren bat poema iritsi dira gure egunotaraino eta beraietan, dela gorteetako giroa dela guda-ingurua, gizarte feudalaren erretratu nabarmena ematen du. Dantek bere Infernu-an atera zuen, eskuan kriseilu moduan burua daramala.