Berry
Frantzia erdialdeko antzinako lurraldea, Loira eta Creuse ibaien artean, Massif Central izeneko mendialdearen iparraldean. Egungo Cher eta Indre departamenduak ia osorik eta Creuse eta Loriet departamenduetako eremu batzuk hartzen ditu. Hiri nagusia: Bourges. v Historia. Bituriges Cubi izenaz ezagutzen zen erromatarren garaian Galiako herrialde honen hiriburua Avaricum (Bourges) zen. Erromatarren konkistaren ondoren, Akitaniaren eremu barnean geratu zen Berry. Karolingiarrekin Berry burujabe bihurtu zen eta 1100. urtean Frantziako Filipe I.ari saldu zioten. Dukerri erdi burujabea zen XIV. mendean; Frantziako koroapean geratu zen betiko 1601ean.