Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bergara, Josu

Bizkaitar politikaria (Bilbo, 1935). Eusko Alderdi Jeltzalekoa. Deustun jaioa. Urte bete zuela hasi zen Espainiako Gerra Zibila, eta gurasoekin Valentziara joan zen bizitzera, eta hamar urte eman zituen han. Bilbora ingeniaritza karrera amaitzera itzuli zen, eta ikasketa horiek 1963an amaitu ondoren, bere lanbidean murgilduta aritu zen. 1984an hasi zen politikagintza profesionalean. 1995az geroztik, Bizkaiko Aldun Nagusia da, aurreneko legegintzaldiaren ondorioz kargurako berriz hautatu baitzuten 1999ko hauteskundeen ondoren.