Berbizier, Pierre
Errugbi jokalari frantsesa (Saint-Gaudens, 1958). Frantziako taldeko jokalari izan zen, eta 1981-1987 bitartean nazioarteko bost txapelketetan parte hartu zuen. Finalista izan zen 1987ko munduko 1. kopan. Guztira, nazioarteko 56 partidatan esku hartu du. 1992an Frantziako taldeko entrenatzaile izan zen, eta 1995ean munduko kopan hirugarren gelditzea lortu zuen. Frantziako Errugbi Federazioaren zuzendariarekin gorabeherak izan ondoron, 1995ean bere kargua uztea erabaki zuen.