Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berchtesgaden

Alemaniako herria, Bavarian; 8.051 biztanle (1986). Bavariako Alpeetan dago, Salzburgotik 16 km-ra. Gatz meatzeak eta negu kirolak. Herria inguratzen duten mendietako gailur batean eraiki zuelako Hitlerrek bere «arranoaren habia» edo Berghof da batez ere ezaguna; horixe zuen egoitza maiteena, eta bertan egin ziren hainbat diplomazia batzarre.