Berbintzana
Nafarroako udalerria (Erriberriko merindadea). Mugak: ipar eta mendebalean Larraga, ekialdean Tafalla, eta hegoaldean Arga-Miranda. Arga ibaia herriaren eskuinaldetik igarotzen da. Altuera 317 m. 12,92 km2. 1998ko datuen arabera, 720 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago (berbintzandarrak). Hizkuntza, gaztelania. Euskara XVII-XVIII. mendeetan zehar galdu bide zen. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera garrantzitsuenak nekazaritza eta honen inguruan sorturiko industria dira