Bellman, Carl Michael
Suediar poeta (Stockholm, 1740 - Stockholm, 1795). Garai hartako poesia mistikoa eta didaktikoa bazter utziz, kabaretetako bizimodua kantatu zuen ironiaz beterik. Aire ezagunetan kantatuak izan zitezen idatzi zituen poemak bilduma batean jaso ziren (Fredmanen gutun eta kantak, 1790). Moldatu zituen taberna kantak guztiz ezagunak dira Eskandinavia osoan. Uztailaren 26an, festa bat ospatu zen Stockholmn haren omenean.