Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bellinghausen, Fabian Gottieb von

Errusiako almirantea (Sarema, 1778 - Kronstad, 1852). Antartikaren inguruan bidaia bat egin zuen 1819-1821 urteetan, eta Petri I.a eta Alexandro I.a uharteak aurkitu zituen. Almirante honen izena duen itsaso bat dago Ozeano Antartikoan.