Belgrano, Manuel
Argentinar jenerala (Buenos Aires, 1770 - Buenos Aires, 1820). Britainia Handiko gudarosteak Buenos Airesetik kanporatu zituzten milizien kapitaina 1806an, jeneral izan zen Paraguaiko gerran eta Espainiako soldaduei nagusitu zitzaien Tucumango guduan (1812). San Martinekin batera, Argentinaren burujabetzaren bultzatzaileeetako bat izan zen.