Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beatles, The

Pop talde ingelesa, 1962an, George Harrison (1943), John Lennon (1940-1980), Paul McCartney (1942) eta Ringo Starr (1940) musikagile ingelesek Liverpool beren sorterrian osatua. Mundura zabaldu den pop musika talde eraginkorrenetakoa izan da, 1970ean desegin zen arren. Musikaz gainera, gizarte aldaketen ikur ere bihurtu ziren.